Sistemen birtualizazioa

Gaur egun, informatikari esker, ia edozer simulatu dezakegu ordenagailu baten. Horri esker, hardwarearen mugen menpe egoteari usten diogu. Hardware bat ordenagailu baten simulatzea software baten bitartez birtualizazioa deritzo. Birtualizazioaren abantailak batik bat, segurtasun handia ematen digula da, izan ere, makina birtualak matxura bat izan eskero makina ezabatu eta berriz sortzea besterik ez dago.

Birtualizaziorako erabili ohi den software bat VirtualBox da, Oracle-k sorturikoa.

Programa honek ordenagailu baten simulazioa egiten du. Horri esker, sistema operatibo ezberdinak frogatu ditzake eta horrela, adibidez, ubuntu-ren barruan windows XP erabili dezakegu. Bi sistema operatibo erabili ahal izateazgain  daukan beste abantaila bat da, sistema operatibo hori erabiltzen ez den bitartean artxibo baten moduan gordetzen dela da.

Makina birtual bat sortzea oso erraza da. Lehenik eta behin, zein sistema operatiborekin instalatu nahi dugun makina adierazi behar dugu.

Hurrengo pausuak RAM memoria zehaztea eta disko gogorra sortu beharko ditugu. Disko gogorraren kasuan, disko gogor berri bat sortu dezakegu edo ezistitzen den bat erabili dezakegu.

Azkenik, gure makinari emandako ezaugarrien zerrenda bat agertuko zaigu. Dena zuzen badago baieztatu eta gure makina sortuta izango dugu.

Makina instalatuta izan ostean sistema operatiboa instalatzea besterik ez zaigu geratzen.Hiru dira VirtualBox-en sistema operatibo bat instalatzeko moduak:

  1. ISO irudiaren bitartez: ISO artxibo bat fitxero sistema baten kopia bat da, adibidez, CD baten ordezkoa egin dezakeena. Hori da, izan ere, gure helburua, CD-rik ez erabiltzea sistema operatibo bat instalatzeko. Horrerako, VirtualBox-en gure makina birtuala sortu eta gero makina lehen aldiz abiarazterakoan, zein artxiborekin egin nahi dugun instalazioa galdetuko digu.

Lehio honetan gure ISO artxiboa bilatu behar dugu. ISO irudiak internet-etik jeitsi ditzakegu. Honen ostean                                    sistema operatibo baten instalazio normala jarraitu behar dugu. Sistema operatibo guk sortutako disko gogorrean instalatuko da eta ez gure ordenagailuarenean, beraz, ez daukagu zertan kezkatu beharrik zerbait txarto funtzionatzen badu, makina birtuala ezabatuta arazoa dezagertuko baita.

       2.   Aurretiaz instalatutako makina baten bitartez: Modu honen bitartez ez dugu sistema operatiboa instalatu beharrik. Erabiliko dugun erreminta VDI artxibo bat da. ISO bat fitxero sistema baten kopia bazen, VDI-a disko gogor baten kopia da, non aurretiz norbaitek sistema operatibo bat instalatu badu ez daukagu zertan berriz instalatu beharrik. VDI-a internet-etik deskargatu daitezke baita ere. Gure VDI-a daukagunean, makina birtuala sortzerakoan disko gogorra sortzeko pausuan ordenagailuan daukagun VDI-a erabiliko dugula adieraziko dugu.

VDI-a aukeratutakoan, makina sortzen amaituko dugu. Kasu honetan, lehen aldiz abiarazterakoan makina ez digu zein modutan instalatu nahi dugu sistema operatibo, instalatuta baitago jada.

       3.  CD baten bitartez: Kasu honetan disko fisiko baten bitartez instalatuko dugu sistema operatiboa. Horretarako makina birtuala betikolez sortuta izandakoan, «configuracion» botoiari sakatuko diogu, eta bertan almacenamiento atalera joko dugu.

Bertan «unidad CD/DVD»-ra joango gara eta gure CD-a non dagoen adierazioko dugu makina birtualak instalazio CD abiarazi dezan. Honen ostean, makina birtuala abiarazi eta sistema operatiboa beste edozein bezala instalatu behar da.

Deja un comentario